Segurtasun Kopia

29 05 2013

Heldu da kurtso honetako azken post-a!!!!!!!!

Ezin izango nuke postak idazteari utzi segurtasun kopiaz hitz egin gabe. Atal hau oso garrantzitsua eta, nahiz eta jende askok ez dugun egiten, egin beharreko zerbait da. Beronek segurtasun bat emango digu ordenagailuak huts egingo baliguke edota artxiboren bat galdu edo ezabatu eskero. Egokiena aldiro egitea izango litzateke, beti azken informazioa gorde ahal izateko.

Lehenik eta behin, segurtasun kopia motetaz hitz egingo dizuet. Bi mota ezberdin bereiz daitezke; osoa eta gehitzekoa (gazteleraz: total eta incremental). Lehenengo aukerarekin, segurtasun kopia osoa egiten da akzio hau egiten dugun guztietan. Bigarrenarekin ordea, gordeta daukagun kopiari ezberdintasuna gehitzen zaio. Hau da, lehenengoz egiterakoan dena gordeko litzateke; baina ondorengo guztietan aurrekoarekin konparatuz dagoen ezberdintasuna gordeko litzateke.

Alde on eta txarrak

Segurtasun kopia osoa: beronen alde onak, kopia osoa leku berdin batean izatea da. Honekin datuak denbora murriztu batean berreskuratu ahal izango ditugu.

Baina baditu alde txarrak ere, kopia osoa egiteak denbora asko baitaroa eta asko okupatzen duenez normalean aurrekoa ezabatu egiten da.

Gehitzeko segurtasun kopia: dituen alde onen artean, datu gutxiago kopiatzen dituela da eta ondorioz, kopiak arinago egiten dira eta leku gutxiago behar dute.

Baina honen alde txarra, kopia arrankatzerako orduan gehiago tardatzen duela da, zati ezberdinetan gordeta dauedelako.

Beraz eta ondorio bezala, onena egutegi bat egitea izango litzateke bakoitzak nahi duen bezalakoa, gehitzeko kopiak aldiro eginez eta osoa noizean behin. Adibidez hona hemen egutegi mota bat:

egutegi

Baina non gorde behar dira segurtasun kopiak?

Ba hainbat lekutan gorde daitezke segurtasun kopiak, hona hemen 3 garrantzitsuenak.

Dispositiboan bertan: ordenagailuko c edo d atalean. Ez du askorik tardatzen baina ez da oso zihurra, ordenagailuak huts eginez gero, berau ere borratuko litzatekelako.

Kanpo memorian: USB batean adibidez. Askoz seguruagoa da ez baita ordenagailuan bertan geratzen. Baina beti apurtu edo galtzeko aukera dago, beraz ondo gorde behar da.

Maping: Sare batean dauden ordenagailuek duten aukera da.

Behin ideia orokor bat izanik, segurtasun kopia egiteko prest gaude. Esan beharra daukat hasiera batean Windows Server 2008-aren segurtasun kopia egitekoa ginela baina ez geneukan memoria nahikorik dispositiboan egiteko, beraz, memorian partizioak egin behar genituen. Denbora gutxi geneukan eta ez zigun USB-a irakurtzen, ondorioz Windows 7-aren segurtasun kopia egin dugu. Hala ere, hemen uzten dizuet Serverraren kopia nola egiten den azaltzen duen web-orri bat: http://technet.microsoft.com/es-es/library/cc770266(v=ws.10).aspx

Hona hemen Windows 7-an eman beharreko pausoak segurtasun kopia egiteko:

  • “Inicio”-tik “Equipo”-ra sartu.
  • “Dico local”-aren gainean eskumako botoiaz klikatu eta propietateetan sartu.

  • “Herramientas” jartzen duen leihotxora joan eta segurtasun kopia botoia sakatu. 

josu3

  • Zabaldutako leihoan “Hacer copia de seguridad ahora” botoian sakatuz segurtasun kopia egiten hasiko da.

josu1

Argazkian ikus daitekeen bezala, guk USB batean gorde dugu kopia. Hasierako kopia izanik, nahiko izan da botoia sakatuz; baina segurtasun kopia egitea programatu nahi izanez gero, bertan aukera ematen digu konfiguratzeko.

Besterik gabe, espero dut baliagarria izana!





Erabiltzaile, talde eta direktiben administrazioa Windows Server-en

27 05 2013

Post honetan Windows Serve-an erabiltzaile,talde eta direktiben administrazioa nola egiten den azalduko dut. Honen helburu, Server-a sakonago erabiltzen jakitea da, baimen desberdinak ematen jakinez.

Hasteko, taldeak egingo ditugu, gure kasuan Athletic eta Real. Beraien barnean, erabiltzaileak sortuko ditugu. Athletic-en barnean Gurpegi eta Iraola, Real-ean berriz, Ilarramendi eta Zurutuza. “Inicio”, “Herramientas administrativas” eta “Usuarios”-en sertu eta bertan karpetak sortuko ditugu; baita, beraien barnean erabiltzaileak ere. Erabiltzaileak sortzerako orduan, pasahitza aldatzea esaten duen  aukera hautatuko dugu, horrela erabiltzailea sartzen den momentuan, pasahitza aldatzeko eskatuko dio segurtasuna handiagotuz.

Ondorengo pausoak, direktibetan arakatzean oinarrituko dira. Hona heltzeko, “inicio”, “ejecutar” eta bertan, gpedit.msc idatziko dugu. Beronek lehio bat  zabalduko digu, non aldaketa guztiak egin ahal izango ditugun. Horretarako “directiva”-ren gainean eskumako botoiarekin klikatu eta “editar” emango diogu.

Hona hemen direktoriotik egin daitezkeen konfigurazio batzuk eta jarraitu beharreko pausoak:

Pasahitzaren iraunaldia:

  • Configuración del equipo
  • Directivas de cuenta
  • Directivas de contraseña
  • Vigencia máxima de la contraseña

Pasahitzaren historia:

  • Configuración del equipo
  • Directivas de cuenta
  • Directivas de contraseña
  • Exigir historial de contraseña

Taldearen arabera makina itzaltzea:

  • Configuración del equipo
  • Configuración de Windows
  • Configuración de seguridad
  • Directivas locales
  • Asignación de derechos de usuario
  • Apagar el sistema
  • Baimena duten erabiltzaile edo taldeak bertan gehituko ditugu.

Erabiltzaile eta taldearen arabera makinaren ordua aldatzea:

  • Configuración del equipo
  • Configuración de Windows
  • Configuración de seguridad
  • Directivas locales
  • Asignación de derechos de usuario
  • Cambiar la hora del sistema
  • Baimena duten erabiltzaile edo taldeak bertan gehituko ditugu.

Nabigazio historia borratzea ukatu:

  • Configuración de equipo
  • Plantillas administrativas
  • Internet Explorer
  • Eliminar el historial de exploración
  • Desaktibatu ekintza hori

Proxy aldatzea ukatu:

  • Configuración del equipo
  • Componentes de Windows
  • Internet Explorer
  • Configuración de proxy por equipo y no por usuario
  • Berau baimenduko dugu

ondoren…

  • Configuración de usuario
  • Configuración de Windows
  • Mantenimiento de Internet Explorer
  • Conexión
  • Configuración de los servidores Proxy
  • Kasu honetan proxy-a berau izango da: 172,20,49,5:80.

Historia konfigurazioa desaktibatu:

  • Configuración del equipo
  • Plantillas administrativas
  • Componentes de Windows
  • Internet Explorer
  • Panel de control internet
  • Deshabilitar la pagina general
  • Berau desaktibatuko dugu

Segurtasun direktibak desaktibatu:

  • Configuración del equipo
  • Plantillas administrativas
  • Componentes de Windows
  • Internet Explorer
  • Panel de control internet
  • Deshabilitar la pagina de seguridad
  • Berau desaktibatuko dugu

Urrunetik itzaltzea desaktibatu:

  • Configuración del equipo
  • Plantillas administrativas
  • Componentes de Windows
  • Opciones de apagado
  • Desactivar interfaz de apagador remoto heredada.

Nabegatzailearen hasiera orria konfiguratu:

  • Configuración de usuario
  • Configuración de Windows
  • Mantenimiento de Internet Explorer
  • Direcciones URL
  • Personalizar URL de la pagina principal

Web orrialdea ukatu:

  • Configuración de usuario
  • Configuración de Windows
  • Mantenimiento de Internet Explorer
  • Seguridad
  • Clasificación de contenidos
  • Bertan jarriko ditugu ukatu nahi ditugun web orriak, edota baimendu nahi ditugunak

 

Nahi dituzun beste konfigurazio egin ahal dituzu, zuen esku dago zein aukeratu eta zertarako!!!





Urruneko idazmahiaren aktibazio eta konfigurazioa

27 05 2013

Aurreko praktikekin loturik, Windows Server 2008-an urruneko idazmahia aktibatu eta konfiguratuko dugu. Honen helburua, zerbitzariaren ordenagailuan egon beharrik gabe, beste ordenagailu batetik bertako idazmahira konektatzea da.

Hasi baino lehen, ordenagailu guztiak beraien artean ondo konektatuta daudela konprobatu behar da; bai kable eta konfigurazioz.

Behin konprobazioa eginik, Server 2008 makina birtula piztuko dugu eta bertan, urruneko idazmahia erabiltzeko aukera gaituko dugu; “inicio” eta “escritorio remoto“-n sartuta. Edozein sistemetarako balioko digun aukera hautatuko dugu eta ondoren, administratzaileari bakarrik emango diogu konexioa egiteko aukera.

Firewall-a aktibatuta badago, ezin izango da urrunetik idazmahira konektatu; beraz, firewall-ak duen konfiguraziora joan behar gara eta “escritorio remoto”-ri baimena eman sartzeko. Horretarako, bere ataka zabaldu beharko dugu, TCP 3389.

Windows-eko beste ordenagailutik konektatuko gara ondo dabilela konprobatzeko, berauek LAN sarean daude konektaturik routerraren bidez. “Inicio” eta “Conectarse a escritorio remoto” eginez, bertara sartuko gara jarri ditugun datuak sartuz.

Ubuntu-ko ordenagailutik ordea, “Visor de escritorio remoto” erabiliz konektatuko gara RPD protokoloaren bidez. Bertan, konektaut nahi dugunaren IP jarri beharko dugu.

Badago aplikazio bidez konektatzea ere. Gure kasuan, TeamViewer-aren bidez, zein interneten duen web ofizialetik deskargatu genuen. (KONTUZ! deskargatzea baimendu beharko duzu lehenengo). Berau bi ordenagailuetan instalatu ondoren, zerbitzarian dagoenak erabiltzaile eta pasahitz bat jartzea eskatuko digu, eta berauek izango dira beste ordenagailuan sartu beharrekoak bertara konektatu ahal izateko.





DHCP zerbitzariaren instalazio eta konfigurazioa

27 05 2013

Oraingo praktika hau, aurrekoaren jarraipen bezala hartu dezakegu. Kasu honetan, Windows Server 2008-ren DHCP-aren instalazio eta konfigurazioa nola egiten den azalduko dot.

Lehenik eta behin, aurreko kasuan routerran DHCP-a aktibatu dugula kontuan izan behar dugu. Sare berdinean ezin baita DHCP bat baino gehiago aktibaturik egon, “error de IP” delakoa sortu baitaiteke, bi zerbitzariak aldi berdinean IP-ak ematen ari badira, ekipo berdinari bi IP desberdin ematea gertatu baitaiteke. Beraz, routerraren konfigurazioan sartuko gara aurreko praktikan egin dugun bezala. Oraingo honetan, desaktibatu egingo dugu.

Bagaude DHCP-a zerbitzarian instalatzeko. Lehenik eta behin, funtzioak gehitzeko aukeran sartuko gara eta bertan DHCP-a klikatuko dugu instalazioa egiteko. Eskatuko dizkigun puntuen artean, aurreko praktikan sortutako domeinua eta DNS-a izango dira. Zerbitzarian jarri dugun IP finkoa erabiliko dugu DNS bezala.

Ondoren, “inicio”, “herramientas administrativas” eta “DHCP”-an sartuz berau konfiguratu ahal izango dugu. Hau aurrera ataratzeko, IPV4 geratu behar dugu goian atarako zaigun botoiaren bidez eta ondoren, barruan dagoen karpeta nagusiaren propietateetan sartu behar da.

Dibujo

IP tarte jarriko dugu, honekin IP finkorako utziko dugun tartea definituta geratuko da. Beraz, komenigarria da gutxu gora beherako IP kantitate batetik (nahi ditugun ekipoei jartzeko) aurrera jartzea. Hau da, adibidez X.X.X.12-tik aurrera. Horrela, aurreko IP-ak eskuz jartzeko geratzen dira.

Konfigurazioa hau eginda, IPV4-a martxan jarri behar dugu eta karpetan aktualizatzea esan. Baina egin dugunarekin ez genuke internetera irtetzea lortuko, beraz, beste konfigurazio bat egin beharra dago. “Opciones de ambito”-n konfigurazio aukeretan, lotura atea edo “puerta de enlace”-a jarri behar dugu.

Dibujo

Routerra aukeratuko dugu, bertatik irtengo baikara internetera, beraz bere IP-a jarriko dugu. “Servidor DHCP”-an berriz, zerbitzariaren IP-a.

Dena ondo dagoela konprobatzeko, sarean dagoen ordenagailu baten terminaletik “ipconfig” egin eta dena behar bezala dagoela ikusiko dugu. Bestela, eta terminala erabiltzen ez dakizuenentzat, internetera sartzea besterik ez duzue dena ondo doala konprobatzeko.

Lagundu dizuedalakoan, hurrengo post-erarte!!





Domeinua duen sare baten instalazio eta konfigurazioa

27 05 2013

Oraingo praktika honetan, zerbitzaria bat instalatuko dugu zeinetan domeinu bat sortuko dugun. Instalazio hau egiteko erabiliko diren tresnak ondorengoak dira: bi ordenagailu (gure kasuan Windows XP bertzioaz), routerra eta berauek konektatzeko RJ45 kableak.

Lehenik eta behin, ordenagailu batean Windows Server 2008 instalatuko dugu era birtualean, guk Virtualbox-a erabiliz egin dugu. Ondoren, eta PC-a era birtualarekin ondo konektatuta egon dadin, sarearen konfigurazioan “adaptador puente” aukeratu behar da.

Irudia

Behin makina instalatuta dagoenean, martxan jarriko dugu erabiltzaile eta pasahitza eskatzen diguneraino. Bertan, “admin” jarriko dugu eta zerbitzarira sartuko gara. Leiho bat zabalduko zaigu non 3 puntu nagusi dauden. Azken puntua izango da “garrantzitsuena” funtzio ezberdinak gehitzea ahalbideratuko baitigu. Gure kasuan, lehenik ondorengo funtzioak instalatuko ditugu: “servicios de archivo”, “servicios de dominio de Active Directory” eta “servicios de directorio ligero de Active Directory”.

Zerbitzaria jarri ondoren, routerrean ordenagailuak konektatuko ditugu LAN edo switch-ean. Interneteko irteera berriz, honentzat dagoen irteeran konektatuko da eta ez ordenagailuak konektatzen diren switchean. Kable guztiak ondo konektatu ondoren, ekipoen barne konekzioa egin behar da. Horretarako, guztiak sare berdinean egon beharko dute. Oraingo honetan, routerra erabiliko da DHCP zerbitzari bezala, beraz, konfiguratu beharko da.

Routerraren konfigurazioa aldatzeko, nabegatzailean honen IP-a 192.168.1.1 jarriko dugu ( IP eta erabiltzaile/pasahitzak routerrarekin datorren gidaliburuan datoz) eta routerraren LAN aldean 10.0.3.X IP-a ezarri. IP mota hau izango da gure barne-sarean erabiliko dena, zerbitzariak modu finkoan eta beste ordenagailuak automatikoki. Azkenik, DHCP-a aktibatuko dugu beste ordenagailuari IP-ak emateko eta IP finkorako tarte bat jarriko dugu, hauek edozein ekipo gehigarrirako balioko dute (imprimatzailearentzat edo gure kasuan zerbitzariarentzat). Behin aldaketa hauek eginik, arazo bat emango digu routerrera konektatzeko, zerbitzari ordenagailua sare horretatik kanpo geratuko baita. Beraz, ordenagailuko IP-a aldatuko dugu eta sare berdinean jarri, kontuan izanik IP finkorako utzitako tartearen barnean egon behar dela.

GOGORATU! firewall-a aktibatuta egoteak baliteke barrurarteko konekzioa egiten ez uztea.

Dena ondo konektatuta dagoelarik, bai fisikoki eta bai barnetik, zerbitzarian erabiltzea sortuko dugu. Erabiltzaile hau, ez da zerbitzarian sartzeko erabiliko, baizik eta, sarean dagoen beste ordenagailutik domeinura sartzeko. Erabiltzailea sortzeko, “Inicio”-n dagoen “Herramientas Administrativas”-en sartu eta erabiltzailea sortuko dugu.

Ondoren, domeinua sortuko dugu eta erabiltzailea domeinuan sartuko, bestela ez du sartzeko baimenik izango. Horretarako, “Inicio”, “ejecutar” eta bertan “dcpromo” jarriko dugu. “Active Directory” agertzen denean instalatu egingo dugu. Bertan domeinu berri bat sortuko dugu, nahi dugun izena jarriz (.net, .com amaiera jarriz). Bertan sortutako erabiltzailea sartuko dugu amaitzeko.

Behin hau eginda, sarean dagoen beste ordenagailu batean sartzen saiatuko gara. Kasu honetan, kontuan izan behar dugu erabiltzailea sartzeko eskatzen digun momentuan, domeinuaren barruan egotea.

Honekin amaitutzat eman dezakegu praktika hau!





Haririk gabeko sarea (WLAN)

27 04 2013

Praktika honetan haririk gabeko sarearen inguruan idatziko dut (WLAN bezala ezaguna dena); eta garrantzitsuena dena, bere segurtasuna nola aldatu eta indartu dezakegun, guk baimendu gabeko inor gure sarean sartzerik ez izateko, edo behintzat arazo gehiago izan dezan.

Lehenik eta behin, WLAN-a zer den azalduko dut. WLAN (ingelesetik datorren wireless local area network) haririk gabeko komunikazio sistema bat da, zeinek kable bidezko sareen alternatiba bezala lan egiten duen. Irratifrekuentziak erabiltzen dituenez, erabiltzaileei mugimendua errezten die kable konexioak murriztuz; horrela, kableak jartzea zaila den lekuetan, sare bat egitea posible bihurtuz. 

Sistema hauek, estandar bat erabiltzen dute. Sortutako azken estandarra IEEE 802.11n (2009an sortua) da, zeinen helburua aurreko estandarrak (IEEE 802.11g) sortzen zuen 2,4 GHz-tako saturazioa konpontzea zen. Honi soluzioa emateko, fabrikatzaileek 5 GHz-tako banda berrerabiltzea erabaki zuten eta orain, banda dualeko ekipoak sortzen dituzte 2,4 GHz eta 5 GHz-tan lan egin dezaketenak. 

ADI! WI-FI-ari (marka komertzialari) buruz dagoen ideia errakuntza bat azaldu nahi dizuet. Etxeetan daukagun routerrak, ISP izeneko internet sarbidea dauka, eta honek errakuntza batera eraman gaitu, zeinek WI-FI internet sarbidea dela pentsatzera eramaten gaituen. Baina hau ez da horrela, WI-FI-a haririk gabeko teknologia bat da sare lokalerako; honi esker, routerrera heldu gaitezke “sarrera puntua”rekin eta azken hau da interneterako sarbidea ematen diguna.

Behin dena argiturik utzita, praktikan egin dudana azalduko dizuet. Hasteko, ordenagailua routerran konektatu dugu RJ45 kablea switch partean konektatuz. Muntai fisikoa egin ondoren, gure ordenagailuaren IP-a dinamikoa dela zihurtatu ondoren, web nabigatzailea zabaldu eta bilatzailean, routerraren IP-a jarriko dugu (berau routerraren eskuliburuan dator), nire kasuan 192.168.1.1. Ondoren, erabiltzailea eta pasahitza eskatuko dizkigu, berauek ere eskuliburuan datoz. Dena ondo idatzi izan ezkero, hurrengo argazkian ikus daitekeen pantaila agertuko zaigu:

Irudia

Segurtasuna hobetzeko hainbat modu daude: SSID izena eskutatzea, MAC helbideak onartu edo debekatzea eta WPA 2-a erabiltzea.

  • SSID-a sarea identifikatzen duen izena da eta haririk gabeko sareetan bidaltzen diren pakeetan agertzen da. Beraz, segurtasuna hobetzeko egokia da berau desaktibatzea. Horretarako, “Inalambrica” jartzen duen lekuan sartu eta “tik”-a kenduko dugu. Modu honetan, sarean konektatu nahi duenak, izen hori jakin beharko du, bestela ezin izango da sartu.
  • Gure sarean sartu nahi ditugun ekipoak baimendu ditzazkegu beraien MAC helbidea onartuz, edota alderantziz, sartzea nahi ez ditugun MAC helbideak debekatuz. Zerrenda hau egiteko, “inalambrica”-n sartu eta gero “filtro MAC“. Bertan bi zerrenda motak egin daitezke, onartutakoak edo debekatutakoak.
  • WPA (Wi-Fi Protected Access) segurtasuna WEP segurtasuna baino hobea da erabiltzen duen enkriptazioa “zailagoa” baita. Berau “inalambrica” eta bertan “seguridad inalambriaca”-n konfigura dezakegu.

Nahiz eta, segurtasun osoa ez den existitzen, pausu hauek jarraituz gure sarea seguruago egongo da.

Espero dut lagundu izana!





Klasean egindako muntai desberdinen azalpen

5 02 2013

Gaurko azken post honetan, klasean egin ditugun muntai ezberdinetaz hitz egingo dut. 3 muntaietan, klaseko hiru lerro lotu ditugu sare berdinean.

Muntaia egiten hasi baino lehen, ordenagailuetan sare txartelak konfiguratu behar izan ditugu. Windows edota Linux sistema operatiboak izan dituzten ordenagailuak izan dira. Bi kasuetan, IPv4 dinamikoetatik estatikoetara pasatu dugu. Hau da , IP dinamikoa ordenagailuak berak jartzen duen IP mugikor bat izanik, sare berdinean jarri nahi izan ditugunez, IP-ak aldatu behar izan ditugu denak sare berdinekoak jarriz.

Behin IP-ak aldatu ondoren, sarea sortzeko prest gaude (kontuz firewall-arekin windows-en, deskonektatu egin beharko dira datuak arazo gabe pasatu ahal izateko). UTP kablearen bidez, lerro bakoitzeko ordenagailuak HUB batera konektatu ditugu eta ondoren, hauek beraien hartean.

HUB-arekin ikusi dugun arazo bat, bi ordenagailuren arteko konexioa sortzean, honek informazioa dituen aho guztietara zabaltzen duela da. Hau da, sarean konektatutako edoizein dispositibok ikus dezake bertan barreiatzen den informazioa nahiz eta berarentzat ez izan.

Arazo hau konpontzeko asmoz, Switch-ak jarri ditugu. Gailu hauek ez dute informazioa aho guztietara zabaltzen. Datu edo trama heltzen zaionean, MAC helbidea irakurtzen du eta hartzailea konektatutako dagoen ahotik bakarrik bialduko du informazioa.

Beste praktika bat kable koaxial bidez egin da. Honetarako egin dugun bakarra, HUB-ak jarrita izan ditugunean, beraien artean lotzen dituzten UTP kableak kendu eta atzeko partean duen kable koaxialaren konektorean jarri ditugu kable berriak.

Azken aldaketa bezala, zuntz optikoa erabili dugu. Horretarako, transceiver-ak behar ditugu HUB-ean konektaturik beronek duen konektorean. Dispositibo hauek, seinale elektrikoa argi seinalera aldatzen dute eta alderantziz. Horrela, ilara ezberdinak zuntz optikoarekin konektatu ahal izan ditugu. Lehenagoko sarrera batean esan bezala, zuntz optikoak bidirekzionalak dira, beraz, transceiver-etan kontuan izan beharko da nola konektatu kableak (Tx-Rx eta Rx-Tx). Zuntz optikoarekin kontu handiz ibili behar da oso hauskorrak baitira.








¡No hay pan para tanto chorizo!

En la cueva de Ali Baba ya no cabe nadie mas.

Miriam Rodriguez Jimenez

Sistemas Informáticos y Redes Locales.

Mikel Incera

STIko ikaslea

Markel Galindo

Dios nunca duerme, sabe quién se lo merece.

Alex Erkoreka

@AErkoreka

jonalvarez

Smile! You’re at the best WordPress.com site ever

Unai Torrontegi

EZINA EKINEZ EGINA

jon0000

A great WordPress.com site

cristianperez01

creando el blog

josuortega

A topnotch WordPress.com site

mendezedesa

4 out of 5 dentists recommend this WordPress.com site

Jonli

ª!"·$º|@#~½¬{[]}[{}_:;%&/()=?¿

ALAIN GONZALEZ

informatico en potencia :)

El Blog de David Garcia

Desde el oscuro rincón de mi cabeza.

TecnolaboratorioSTI

Tecnolaboratorio es un blog personal de Iker Mijangos sobre Sistemas de Telecomunicación e Informáticos